marra

egiteko

prest.

logo

GIPUZKOA

ARABA

BIZKAIA

Maddalen Iriarte Okiñena

Donostian jaio zen 1963an eta egun Durangon bizi da, ezkonduta dago eta bost seme ditu. Euskaltzalea, feminista eta independentista da. Zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina kazetaritza lanetan egin du bere ibilbide profesional osoa.
Nerea Kortajarena Ibañez

Gizarte langilea lanbidez, Gizarte Hezkuntzan diplomatua da. Emaus Gizarte Fundazioan bergizarteratze zuzendari izandakoa eta pobrezia eta gizarte bazterketaren alorreko elkarteetako kidea. 2016az geroztik EH Bilduko legebiltzarkidea.
Arkaitz Rodriguez Torres

Industria elektronikako ingeniari teknikoa. Enpresako Administrazio eta Zuzendaritzako gradua bukatzen. Ibilbide luzea Gazte Mugimenduan eta Herri Unitatean. 10 urteko kartzela-aldia hiru fasetan, Jarrai-Haika-Segi sumarioko epaiketan.
Lore Martinez Axpe

Informatika ingeniaria ikasketa eta lanbidez, informatika enpresa ezberdinetan ibilia. Herri mailan eman zituen lehen urratsak Aretxabaletako Udalean zinegotzi lanetan. Deustuko Unibertsitatean ikertzaile laguntzaile bezala ibili da.
Ander Rodriguez Lejarza

Historian graduatua. Ikerketa Historikoko Metodo eta Teknika Aurreratuetan masterra. Analisi Geoespazialean graduondokoa. Ikertzaile arkeologoa. 2019tik legebiltzarkidea.
Ibai Iriarte San Vicente

Gazte mugimenduetan hezia, AHTaren aurkako mugimenduan aritua. EGK-ko Gipuzkoako koordinatzaile 2009-2011. Tolosako alkate 2011-2015. Gaindegiako langile 2015-2016. Berriozarko euskara teknikari 2016-2017. Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria.
Oihana Etxebarrieta Legrand

Feminista, azken urteak Gasteizko legebiltzarrean. Kazetaritzan eta Haur Hezkuntzan lizentziatua eta Ikasketa Feministen masterra eginda, hezkidetzan eta kazetaritza feministan.
Eraitz Saez de Egilaz Ramos

2018an Zuzenbide gradua EHUko Donostiako Zuzenbide fakultatean. 2018-2020 Abokatutza Unibertsitate masterra EHUko Donostiako Zuzenbide fakultatean eta 2019-2020 Subiranotasuna Europako Herrietan masterra EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Rebeka Ubera Aranzeta

Haur Hezkuntzan eta Heziketa Fisikoan diplomatua. Psikomotrizista. Irakaslea. Eskoriatzako Luis Ezeiza Ikastetxeko irakaslea. 2003tik 2012ra, Elgetan Zinegotzia. 2005tik 2012ra, Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkide. 2012tik, EAEko legebiltzarkidea.
Gari Mujika Iriondo

Idiazabalen jaioa, 38 urte ditu. Gara egunkariko kazetaria izan zen, 2011ean Juan Karlos Izagirreren idazkaria izan zen Donostiako Udalean, eta egun, EH Bilduko Zuzendari Nagusia da.
Ibai Fresnedo Moreno

Gizarte eta kultur dinamizatzailea. Parekidetasun teknikaria, sexu hezitzailea eta pedagogia feministetan aditua. Herrigintzako prozesuetan eta parte-hartze komunitario askatzailean aritua. EH-ko LGBT mugimenduko kidea eta aktibista.
Roke Akizu Aizpiri

Baserriaren eta tailerraren munduen artean sortua. Jatorri honek markatu du bere ikasketen norabidea eta ibilbide profesionala zein politikoa. Bere intereseko gaiak: Lehen sektorea-basogintza, Ingurugiroa eta Lurralde Antolaketa.
Oihana Briones Aramendi

Psikologian lizentziatua, Gizarte Zerbitzuetan lan egin du azken 20 urteetan. Batez ere, haurren babes sisteman eta gizarteratzean. LABeko delegatua eta egun Irungo zinegotzia.
Dani Lopez Moreno

Kataluniarra, baina badira urte batzuk Tolosan bizi dela. Euskal Herrira iritsi arte Kataluniako ezker independentistan militatu du. Metaleko langilea da eta LABeko ordezkari sindikala.
Marina Madariaga Otero

Erizaintza ikasi zuen Gasteizko fakultatean. Osakidetzako langilea da eta egun Mendaroko ospitalean lanean dabil.
Josean Izquierdo Gorjon

Sindikalista. Pasaiako Portuko zamaketaria eta Portuko Langile Batzordeko lehendakari ohia. Bazterkeria sozialaren kontrako aktibista.
Xabier Arregi Iparragirre

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, 1987tik.Usurbilgo alkatea, 2015-2019 legealdian. “Euskal Herriak Bere Eskola” herri-plataformako kide izana. 2015-2019, Udalbiltzako kidea.
Josune Dorronsoro Malatsetxebarria

Etxerateko kidea hamarkada luzez eta preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko dinamika askotan buru-belarri dihardu. EH Bilduren kanpainak aurrera ateratzen lan egindakoa da eta baita bere zerrendetan joana ere.
Nekane Zinkunegi Barandiaran

Kazetaria formazioz eta lanbidez. Gipuzkoako Hitzan eta Berria egunkarian, Info7 irratian, Arrosa irrati sarean eta Hamaika Telebistan lan egin du. 2019ko urtarriletik, Gipuzkoako EH Bilduko udalgintzako kidea da.
Andoni Iriondo Otxotorena

23 urteko gazte donostiarra. Zientzia Politikoko gradua ikasi du eta egun Irakaskuntza masterra burutzen ari da. Donostiako hainbat mugimendu sozialetan parte hartu du.
Karmen Eizmendi Peñagarikano

Ostalaritzako langile ohia eta gaur egun Pentsionisten mugimenduan.
Joxean Egileor Santana

Ikus-entzunezko errealizaziorako goi teknikaria, ESCVIn ikasia. Filosofia ikaslea. Mundu Bat-eko kidea. Amara Berri auzoan ekintzaile eta Amara Berriko EH Bilduko kidea. Alternatibako militantea.
Izaro Elorza Arregi

Oñatiko alkatea. Alkatetzaren aurretik, Zuzendari teknikoa MVE-n. Telekomunikazio Ingeniaria da eta Proiektuen Kudeaketan Master Europarra du.
Haizea Kortaberria Garetxena

24 urte. Ernaiko militantea. Ikasle mugimenduan ibilia. Gaur egun, gazte mugimenduan eta mugimendu feministan dabil. Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntzaren Memoria eta Kritika masterra egiten.
Eneko Maioz Ganboa

Gaur egun EH Bilduko Gipuzkoako arduradun politikoa eta 2011tik Orexako alkatea. Tolosaldea eta Urola erdiko udalgintza arduraduna izan zen eta, 2017tik 2019ko maiatzera arte, Hego Euskal Herriko Udalgintza arduraduna.
Mikel Otero

Filosofia eta historia ikasketak ditu. Ekologian aditua da.
Eba Blanco

Kazetaritzan lizentziatua.
Josu Estarrona

Musikologian lizentziaduna.
Maria Garde

Ikusentzuneko komukikazioan graduatua. Kazetaritza lanetan egun.
Unai Fernandez de Betoño

Arkitektoa eta EHUko hirigintza eta lurralde antolaketa irakaslea da.
Miren Itxaso Etxebarria

Komunikazio zientzietan lizentziatua.
Gorka Ortiz de Ginea

Mondragon Unibertsitateko Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan lizentziatua da, baita EHU-ko Enpresa zientzietan diplomatua ere.
Irati Mendiguren

Gazte mugimenduan, mugimendu feministan eta euskalgintzan aritua.
Ibon San Saturnino

Arkitektura ikasi zuen eta egun EH Bildu Arabako arduradun politikoa da.
Maider García de Vicuña

Psikologia eta sexologia ikasketak ditu.
Iñaki Gil Basterra
Nerea Idigoras

Ingurugiro kimikari teknikaria.
Mohamed Aldelfatah Sidahmed

Sareko Informatika-sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria eta Informatikoa.
Ruth Ibisate

Geologia ikastketak burutu eta irakasle lanetan aritutakoa. Egun, Arabako udalgintzako arduraduna da EH Bildun.
Einar Oseguera

LGTBI+ mugimenduko trans ekintzailea da, ekainak 28ko plataforman parte-hartzailea.
Monika Plazaola

15 urtetik gorako ibilbidea garapenerako lankidetzan, GKEetan, Nazio Batuetan eta Euskal Administrazio Publikoan. GFAko Gizarte Politikako Departamentuko aholkularia. Gaur egun Feminismo eta Sexo eta genero aniztasunerako Idazkaritzako arduraduna EH Bildun.
Agustin Otxoa

Euskal filologia ikasi zuen eta UPV/EHUko itzultzaile-interpretea, Arabako Foru-Diputazioan Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria izan da 2007-2011 bitarte. EA-ko kide izan da 2007-2011 bitarte eta orain Sortuko kidea da. Gaur egun, Zuiako zinegotzia eta Gorbeialdeako kuadrillako presidentea da.
Pili Garmendia

Administratibo ikasketak ditu.
Jose Luis Diaz Bello

Nekazaritza eta ardogintzan lan egiten du.
Eva Lopez de Arroyabe

Baserritar lanetan dabil 2003tik. UAGA-ko sindikalista izan da 2006-2011 bitarte, eta egun, EHNE konfederazioko sindikalista da.
Edorta Loma

Gatz-maisua da. Gesaltzeko zinegotzia eta LAB sindikatuko delegatua.
Maialen Uribe

Erizaintzan graduatuada, OSI Arabako arlo eta unitate ezberdinetan begirale eta erizain modura lanean dabil.
Santiago Díaz de Espada Fernández de Monje

Sindikalista ohia eta pentsionista gaur egun.
Belen Arrondo

Lehen Hezkuntzako irakaslea izandakoa, egun, erretiratuta.
Xabi Perez

Araian bizi da eta 54 urte ditu. Garraiolari autonomoa da eta zendu berri den bere aita ordezkatzen du zerrendan.
Jasone Agirre Garitaonandia

Euskal kazetari eta EH Bilduko legebiltzarkidea da. 1991tik EITBko albistegietan egin zuen lan. Horrez gain erredakzio Kontseiluko sortzaileetako bat izan zen eta Berdintasun Batzordeko kide ere bada. Durangon bizi da eta Gerediaga Elkarteko kidea da.
Iker Casanova Alonso

Ezker independentistaren militantea da. Azken bi legealdietan Gasteizko parlamentuan EH Bilduren legebiltzarkidea izan da.
Pazis Garcia Ortega

Gaztetatik sindikalgintzan aritua da. Zuzenbidean lizentziatua. Lanbidez lan arloko abokatua. Egun Lan Harremanen Kontseiluan LAB sindikatuaren ordezkaria.
Leire Pinedo

Ekonomian lizientziatua. Legebiltzarkidea 2012-2019 bitarte.
Julen Arzuaga

Zuzenbidean lizentziaduna da, Unibertsitateko Espezialista: Giza Eskubideak Mundu Globalean (2007-2008) graduondokoa.
Ikoitz Arrese

Hezkidetzako zein sexu heziketako formakuntza du. Azken urteak Legebiltzarrean aholkulari gisa jardun du lanean. 2017ko kongresutik EH Bilduren Hezkuntza Idazkaria da.
Diana Urrea

Militante feminista eta internazionalista da. Turismoan Diplomatua da(Deustuko Unibertsitatea), Berdintasun Masterra du (UPV/EHU)eta 2012-2016/ 2019-2020 legegintzaldietako Legebiltzarkidea izan da Gazteizko Parlamentuan.
Mikel Ruiz Oar-Arteta

EHUn Zuzenbidean graduatua da eta Fiskalitate alorrean masterra du UNED-en. Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kidea eta Ernaiko militantea da.
Itxaso Gerediaga

EH Bilduko zinegotzia 2015tik gaur egun arte. Formazioz Goi mailako Nekazal Injeniera da, lanbidez, ordez, bigarren hezkuntzako matematika irakaslea da. 2003tik 2014ra bitarte, Zornotzako Andra Mari ikastolako Lehendakaria.
Koldo Zuazo

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna izana. Dialektologia alorreko ikerketak egin ditu.
Liz Quintana

Prokuradorea. Militante feminista.
Urtzi Ostolozaga

Administrazio eta politika zientzian lizentziatua. Demokrazia parte hartzailean graduondokoa. Laukizko Udalean zinegotzia bi legegintzaldietan.
Ane Miren Ganboa
Ibon Cabo

Kirol-enpresetako zuzendaritzan eta administrazioan diplomaduna. Aretoko futboleko Estatuko teknikaria. Emakumezkoen Euskadi absolutuko hautatzaile ohia.
Izarne Castillo

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria. Aniztasun kulturala, genero eta sexualitateko hezitzailea. Genero berdintasuneko masterra du eta genero indarkeriaren prebentzioko teknikaria da.
Iñigo Hernando

Egun Galdakaoko alkatea da. Industria Ingeniaritzan doktoretza du.
Amets Ladislado

Baserritarra lanbidez. Bizkaigane elkartean lan egiten du. EHNE Bizkaiko exekutibako eta Etxaldeko kidea da.
Aritz Otxandiano

Mondragon Unibertsitateko Injenieru Industriala . Fagor Taldeko gizarte berrikuntzako arduraduna da. Otxandioko alkate ohia (2003-2011).
Amets Jauregizar

Bakioko alkatea da egun. Giza Nutrizioa eta Dietetikan diplomatua da eta Elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua.
Iker Montes

Kimika ikasketak ditu eta ingurumen alorrean trebatu da.
Idoia Buruaga

Gaur egun Elorrioko alkatea da. Arte Ederretan lizentziatua da.
Jose Javier Arriola

Metalgintzako langilea.
Iratxe Delgado

Ingurumen Ingeniaritzako graduatua da.
Aitor Llano

Zuzenbidean lizentziatua eta Balmasedako zinegotzia da.
Cristina Zamora

Kazetaria eta Getxoko zinegoztia da.

guztiak
ezinezkoa
dirudi
egiten
duzun
arte

NELSON
MANDELA